Quantcast
Channel: Aixebe & Abante
Viewing all 336 articles
Browse latest View live

Arrazonamendu klinikoa esku terapian (Jones et al, 2004)

$
0
0
Ref: JONES, Mark A. RIVETT, Darren A. (editoreak). 2004. Clinical Reasoning for Manual Therapists. Ed. Butterwoth-Heinemann (Elsevier Science Limited). https://www.elsevier.com/books/clinical-reasoning-for-manual-therapists/jones/978-0-7506-3906-4 Azkenean amaitu dut, joan den udaberrian eskuratutako “adreilua”. Duela 14 urtekoa izan arren, bertan azaltzen diren gauzak zeharo atenporalak dira, arrazonamendu klinikoak ez du-eta iraungitzen. Gustatu zait, orokorrean, editoreek ikuspegi pragmatiko xamarra mantentzen dutela; norabidea ebidentzia zientifikoan oinarritutako arrazoitzea bada ere, bizitza errealean askotan ez dira ematen hori horrela egiteko baldintzarik; horrelakoetan, pazienteei laguntzeko gakoak “dagoenarekin” aurkitu behar dira. Idazlanaren diseinua ere gustatu zait: editore omnipresenten hitzen artean (batzutan pixka bat astunak eta errepikakorrak!), fisioterapeuta desberdinek haien kasuak aurkezten dituzte, esplorazio eta tratamendu prozeduraren kanpo-azterketa kritiko batekin. Honek balio handia du niretzat, eta liburuaren ekarpenik onena delakoan nago. Jarraian doaz, nik hartu bezala, irakurketan zehar idatzi ditudan zenbait ohar: Prefazioan (p.XI) “The original professional training of the manual therapist. whether it be in physiotherapy, chiropractic, osteopathy, medicine or another profession. is not important because the clinical reasoning process is universal”. Bistan da Espainan dugun egoera legala ez dela beste herrialdeetakoa; hemen dena sinpleagoa da, terapia fisikoak fisioterapeuten esparru legalean daudenez. Arrazonamendu Klinikoaren oinarriak esku terapian (p.10): “Reflection can occur in what Schon (1983. 1987) has called reflection-in-action, where you literally [...]

Sorbaldako ezegonkortasun madarikatuak, menpean! (Bateman et al, 2015)

$
0
0
Erreferentzia: BATEMAN, Marcus. SMITH, Benjamin. OSBORNE, Sally E. WILKES, Sally R. 2015. Physiotherapy treatment for atraumatic recurrent shoulder instability: early results of a specific exercise protocol using pathology-specific outcome measures. Shoulder & Elbow 7(4):282–288. Sorbaldako ezegonkortasun edo luxazio kasu gehienak postraumatikoak izaten dira, eta gehienetan kirurgiak emaitza onak izaten ditu. Traumatismorik gabeko kasuen kopurua, baina, ez da txikia; eta haien kudeaketa gaitzagoa izaten da, edo hobeto esanda, ez da ongi ikertu izan. Lan honetan, ezegonkortasun kasuetan erabiltzeko ariketa protokolo zehatz bat erabili da (ariketak ongi deskribatuak, erreproduktibleak izan daitezen) eta test bi erabili dira (WOSI eta OISS), fisioterapiaren aurretik eta ostean, pazientearen egoera neurtzeko. Emaitzak gardenak dira: test bietan hobekuntza esanguratsua neurtu da. Bataz beste 6,3 fisioterapia saio burutu dira (batzuek 3 saio, beste batzuek 14, sorbaldarekiko exijentzia mailaren arabera –ez baita gauza bera bulegari baten sorbalda, eta xabalina jaurtitzaile batena-). Errepikapen kopurua altua da, ez bakarrik indarra eta egonkortasuna irabazteko, baizik eta (eta hauxe ikerketa honen beste ekarpen garrantzitsua da) mugimendu txantiloi berriak ere berrikasteko. Gainera, fisioterapia saioen kopurua pazienteekin adostutakoa da (helburuen irisgarritasunaren arabera), tratamenduaren zati handi bat etxean egitekoa baita. Eskerrak eman behar dizkiot Loitzun Izaola lankideari protokolo honen berri ematearengatik, tarteka-tarteka beti etortzen zaigulako horrelako pazienteren [...]

“Gaur deitzen baduzu, gaurko edo biharko txanda lor dezakezu”

$
0
0
Udan lanez gainezka ibili eta gero, lasaiago dabil Oier Gorosabel fisioterapeuta. Hori aprobetxatuz, bere lanari buruzko zenbait argibide eskatu dizkiogu. Galdera: Zer gertatzen da udan, paziente guztiak batera etortzeko? Erantzuna: Jakingo bagenu! Misterio hutsa da, eta hemen lanean nagoen urte guztietan ez dut erantzun argirik aurkitu. Nire ustez lan-kargarekin eta oporren zikloekin zerikusia izan dezake. Udazkenetik udaberrira lan gutxiago izaten dut, bai, baina halere ez dut denbora alferrik galtzen: ikasteko aprobetxatu behar da (udan ez da-eta horretarako ez astirik, ez gogorik izaten), baita kirola egiteko ere. Ezin baita inor sendatu, norbere osasuna zaindu ezean! G: Neguan txanda hartzea errazagoa da, orduan? E: Jakina. Gurean bestela ere ez da asko itxaron behar izaten (lan gehien dagoen sasoian, asko jota bizpahiru egunen barruan ematen ditugu txandak); baina neguko erritmoa lasaiagoa denez, normalean, gaur deitzen baduzu gaurko edo biharko txanda lor dezakezu. Jendeak asko estimatzen du hori. G: Neguan zaindu, udaberrira begira. E: Hain zuzen ere! Lehen esan dizudan bezala, udaberriko paziente uholdeak horrekin zerikusia duela uste dut. Alegia: neguan zaintzen ez den jendea dela udaberrian gaixotzen dena. Eta noski, orduan berandu da, eta pazienteek denbora eta diru gehiago gastatu behar izaten dituzte bere onera etortzeko. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzarako, 2018ko zemendixan [...]

Plazebua ondo erabiltziaz

$
0
0
Bilbo Hiria radixoko Ibaizabal magaziñian, plazebo efektuari buruz berba egin dogu. Iruzurra, ala tratamenduetan aliatu indartsua? Gauza bixak izan leikez, segun eta zelan erabilli. Hamen entzungai.

Sexu jazarpena fisioterapian

$
0
0
Agian entzun duzue duela aste gutxi txiolandian izandako oldarraldiaren berri. #MeTooFisio traolpean, lanean jasan behar izaten duten jazarpenaren berri ematen hasi ziren gure emakumezko lankideak, eta gehienok aho bete hortz geratu ginen: ez baikenuen uste arazoa hain larria zenik. Baina zakarrontziaren tapa jaso genuenean, barruko kiratsa jasanezina zen. Lehen kolpea Sara Waliño azkoitiarrak eman zuen irailean, sare sozialetan bere kontsultan gertatu zitzaiona salatzean (polizia etxean ez ziotelako salaketarik onartu). Urrian, Galiziako eta Andaluziako lankide bik gaiari heldu eta #MeTooFisio traola proposatu zuten, espainierazko Twitter sare soziala horrelako lekukotasunez betez: –«’Amaiera zoriontsua’ eskatu didaten? Askotan. Ni ‘ukitzen’ saiatu diren? Bai. Emakume izatearengatik gutxietsi nauten? Ezin konta ahala bider. Baina txarrena hau izan zen: eliteko kirol talde batean lan egiteko elkarrizketa batean, taldeko mediku famatuaren hitzak. ‘Zure mutil lagunari ez al dio ardura, zuk gizon biluziz betetako aldagela batean lan egiteak? Zer egingo duzu mutil guztiak zakila kanpoan  ikustean?’» (@AnaCarrS). –«Ez dakit nondik hasi… Errua nirea zela sentitzen nuen, neuri bakarrik gertatzen baitzitzaidan. Orain konturatu naiz ez zela horrela» (@mataronina33). –«Aduktoreak tratatzen, pazienteari zakila tentatu zaio. Fisioterapeuta: ‘Baztertu hori, mesedez; lanean ari naiz’. Pazientea: ‘Barkatu, nahi gabe izan da’. Fisioterapeuta: ‘OK’» (@FisioImprudente). –«Lankide bat deitu zuten etxean masaje saio baterako. Pazientea masturbatu [...]

Akatsak ikasgai (Nendaz et al, 2012)

$
0
0
Erreferentzia: NENDAZ, Mathieu. PERRIER, Arnaud. 2012. Diagnostic errors and flaws in clinical reasoning: mechanisms and prevention in practice. Swiss Med Wkly. 2012;142:w13706. https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/23135902 Arturo Suchen bidez eskuratu nuen artikulua; horrek niretako duen kalitate bermearekin. Ondorio nagusia, argia eta –ohi bezala, ebidentziaren munduan- ez oso harrigarria da: diagnostiko akatsen arrazoi nagusia ez dela ezagutza faltaa; datuen bilketan eta antolaketan egindako akatsak baino. Hortaz gain, artikulu honetan Pernandoren egiak ugari; eta metakognizio askotxo ere bai (bere balioa ukatu barik, lehenago esanda dut ez naizela batere zalea). Halere, gauza praktiko interesgarriak ere aurkitu ditut, adibidez premature closure alboraketaren kontzeptu interesgarria (diagnostiko batera ailegatzean, gehiago ez pentsatzeko joera); eta sistematikoki diagnostiko prozesuan gure buruari egin beharko geniokeen awareness galderak: Bat al dator nire diagnostikoa pazientearen zeinu eta sintoma guztiekin? Azaltzen al du nire hipotesiak pazientearen zeinu eta sintomak? Zeintzuk dira diagnostiko honen ondorioak? Zein diagnostiko ez nuke bistaz galdu behar? Zein da diagnostiko diferentziala? Nik uste dudana ez balitz, zer izan daiteke? *** Fisteus blogerako, 2018ko zemendixan 22xa.

Harribitxi txiki bat (Lascurain-Aguirrebeña et al, 2018)

$
0
0
Erreferentzia: Lascurain-Aguirrebeña, I., Newham, D.J., Casado-Zumeta, X., Lertxundi, A., Critchley, D.J. 2018. Immediate effects of cervical mobilisations on global perceived effect, movement associated pain and neck kinematics in patients with non-specific neck pain. A double blind placebo randomised controlled trial. Musculoskeletal Science and Practice (2018), doi: https://doi.org/10.1016/j.msksp.2018.10.003. Ikerketa honen ondorioak ez dira nobedade ikaragarria: plazeboaren aldean, mobilizazio zerbikala eraginkorragoa dela. Duen garrantzia du, baina: frogatu gabe zegoena, frogatu da. Horrela lortzen baita kalitatezko ebidentzia, koska txikiak aurreratuz, hurrengo koskara ailegatzeko oinarria ezarriz. Hasieran errezeloak nituen prozedurari buruz: nola izan daiteke ausazko entsegu kliniko bat double blind, terapeutak tratamenduaren ezaugarriak ezagutzen baditu? Baina interbentzioen atalean zehatz eta mehatz azaltzen denez, itsua ez zen terapeuta izan, baizik eta pazienteak eta esploratzailea; hortik aitzakiarik ez, beraz. Gainera, nire ustez, ikerketa honek beste aspektu guztietan ere errebisioen alboraketa arriskua (PICO testa) erraz gainditzen du. Itsutze prozedurarekin lotuta, beste ñabardura garrantzitsu bat azpimarratuko nuke: plazeboa erabiltzerakoan, ikerketa honetan Xabat Casado lankidea (bera baitzen terapeuta) pazientea kontu handiz “engainatzen” saiatu dela. Antza denez, beste lan batzuetan (22 eta 23 erreferentziak) hori egiteko premia azpimarratu zen, pazientearen itxaropena ez zedin alboraketa faktore izan. Betiko moduan, detaile solte interesgarriak ere harrapatu ditut: GROC test horrena, adibidez, hobeto begiratu [...]

Fedea aurrerabidearen oztopo denean

$
0
0
“Beti horrela egin izan da!” argumentua entzuten dudan bakoitzean, eskua pistolara joaten zait (figuratiboki, noski). Osasun mundura ekarrita, gaur Sendoa Ballesteros erizain eta lagunak berriki idatzitako artikulu bat aipatu nahiko nuke (“La distancia entre la evidencia y práctica”), zeinak erakusten digun ohituraren indarra harrigarria dela, zientziak frogatutako aurrerakuntzen hedapena oztopatzeraino. Artikuluan, Ballesterosek eskorbutoaren tratamenduaren historia azaltzen du; eta gaiari buruz oso argigarria da. Kontua da, XV. gizalditik aurrera, itsas garraioak garapen handia ezagutu zuela; horrekin batera, eskorbutoa (C bitaminaren gabeziak eragiten duen gaixotasuna) marinelen artean triskantzak egiten hasi zen, eta aktibitate ekonomiko honentzat arazo larria izatera ailegatu zen. Vasco da Gama portugesak erreparatu zion lehenik: laranjak jaten zituzten tripulazioetan gaixotasuna urriagoa zen. Halere, marinel zailduaren obserbazioek ez zuten osagileen kolektiboan eraginik izan. 1601. urtean, berriz, James Lancaster ingelesak aproba bat egin zuen: merkataritza espedizio bat prestatu zuen Indiara, lau ontzirekin. Horietako bateko eskifaia limoi-urez hornitu zuen, eta beste hiru ontzietakoa ez. Bidaian zehar, hiru ontzi horietako eskifaiaren heren bat eskorbutoz gaixotu zen; aldiz, limoi-ura zeramaten ontziko marinelen artean, bakarra ere ez. Esperientzia horrek sona handiagoa lortu zuen: horren eraginez, ontziratutako elikagaien artean zitrikoek lekua hartu zuten, eskorbutoaren kontrako neurri bezala. Halere, ez zen neurri bakarra; horren erakusle, marinelen artean, ozpinarekin [...]

GROC eskala

$
0
0
Laskurainek eta konpainiak eginiko entseguan, beste gauza interesgarrien artean, eskala honen erreferentzia eskuratu nuen (Global Rating Of Change). “Kontsultan erabiltzeko moduko gauzen detektorearen” argi gorria iziotu zitzaidanez, hari honetatik tiraka hasi nintzen: MICHENER, Lori A. SNYDER VALIER, Alison R. McCLURE, Philip W. 2013. Defining Substantial Clinical Benefit for Patient-Rated Outcome Tools for Shoulder Impingement Syndrome. Archives of Physical Medicine and Rehabilitation 94:725-30. Artikulu honetan, apur bat zaila egin zait zer bilatzen zen ulertzea, baina azkenean lortu dudala uste dut. Kontua da DASH eta Penn eskalak oso fidagarriak direla besoaren eta sorbaldaren egoerak, hurrenez hurren, neurtzeko. Tratamendua hasi aurretik eta ostean erabiltzen baditugu, pazientearen egoeraren aldaketa neurtuko ditugu, baina modu absolutuan; ez da argi geratzen zenbateko aldea (puntuak, portzentajeak) behar den aldaketa esanguratsua izan dela ondorioztatzeko. GROC eskalak, ostera, hasi aurretiko eta osteko egoeren arteko aldea neurtzen du, espezifikoki; eta zentzu horretan, DASH eta Penn eskaletan “punto de corteak” markatzen laguntzen du (ez baitira eskala bietan berdinak izan behar). Honek bere garrantzia du, noski, batez ere analisi estatistikoa egin behar duten ikerlariendako; baina hau ez da nire kasua, eta begirada helburu xumeagora joan zait: GROC eskala bera. Ideia sinple bezain erabilgarria, EBA eskalarekin minari tamaina hartzen ikasi genuen legez, hobekuntza prozesua [...]

Hartzaile pasibo izatetik, osasun jagole aktibo izatera

$
0
0
“Jabekuntza” kontzeptua modan dagon honetan, Bilbo Hiria radixoko Ibaizabal magaziñian osasun arlora aplikatzia proposatu dogu. Frogatu baiño frogatua dago: “txip” hori aldatziak mesede itzala egitten detsa pazientiari. Hamen entzungai.

“Praktikoena aseguruko tratamendu sintomatikoak saio globalagoekin txandakatzea izaten da”

$
0
0
1996tik hona, gure eskualdean Oier Gorosabel fisioterapeutaren eskuetatik lagun ugari pasatu dira; asko aseguroetatik bidaliak, beste batzuk bere kontura. GALDERA: Nondik etortzen zaizkizu pazienteak normalean? ERANTZUNA: Denetik dago. Duela urte batzuk arte, fisioterapia zentruetara, gehienbat medikoek asegururen batetik bidalitako pazienteak etortzen ziren; azkenaldian berriz, gero eta gehiago, modu partikularrean zuzenean guregana jotzen dute. G: Lan egiteko moduak desberdinak al dira? E: Bai, baina jatorriarekin baino, lesio motarekin du zerikusia; arazo akutu baten kasuan, (tendoiena, esate baterako) pertsonak tratamendu sinplea behar izaten du, eta sarri. Baina jende gehienak ezin du hogei fisioterapia saio jarraian bere poltsikotik ordaindu; horrelakoetan aseguru bat izatea abantaila handia da, behar den beste bider etor daitezkeelako lesioa ondo osatzeko. G: Eta lesio kronikoetan? E: Horrelako pazienteek tratamendu konplexuagoa behar izaten dute. Bere kontura datozenean ez dago arazorik, behar den guztia tratatu dezakegulako. Saioak ere bakanagoak izaten dira. Baina aseguruak tartean daudenean, arazoak datoz: haiek ez dute ikuspegi global hori, eta medikuen aginduek asko mugatzen dute. Horrelakoetan, praktikoena aseguruko tratamendu sintomatikoak saio globalagoekin txandakatzea izaten da; gehienetan bat edo bi nahikoa izaten dira, arazoaren konponbidean aurrerakada handia igartzeko. Hitza, 2018ko abenduan 4a.

“Pazientea berez sendatzen da; gu laguntzaile hutsak gara”

$
0
0
Lekeition eta Ondarroan pasatzen dituen kontsultetan, Oier Gorosabel fisioterapeuta pazientearen burujabetasuna bultzatzen saiatzen da, eta horri buruzko argibideak eskatu dizkiogu. GALDERA. Inoiz esan duzu pazienteak zuengana ahal denik eta gutxien etortzea nahi duzula. Horrekin al du zerikusia pazientearen burujabetasunak? ERANTZUNA. Bai. Norberaren osasunaren kontrola zein lekutan dagoen arabera izaten da hori. Kontrola osagilearengan badago, pazientea haren menpeko hartzaile pasibo bihurtuko da; eta menpekotasuna beti da txarra. Kontrola pazienteak berak hartzen duenean, berriz, burujabe bihurtuko da, bere osasunaren jagole aktibo bihurtuz. G. Baina osagileak zarete adituak, ez pazienteak. E. Kontrol lekuari dagokionez, horrek ez du inporta. Iritziak iritzi, bada egitate objektibo bat: pazientea berez sendatzen da; gu laguntzaile hutsak gara. Agian hau ez da atsegina osagileon ego-rako, baina horrela da: protagonista pazientea da. Eta guk gure jakituria bere zerbitzura jarri behar dugu, hari erabakiak hartzen lagunduz. Erabakia, kontrola, berea izan behar baita. G. Lehen osagilea jainkoa bezalakoa zen… E. Bai, paradigma aldaketa handia da; lehengo mentalitatean guk agindu, eta pazienteak obeditzen zuen. Oraindik jende askok du eskema hori buruan, eta aldaketa pixkanaka egin beharko da, traumatikoa izan ez dadin. Baina norabidea argi dago, osasunaren espezialitate guztietan gainera. Hitza, 2019ko ilbeltzan 8xa.  

Enpatia ipurdiko zuloan

$
0
0
Laster beteko da urtebete Ekai Lersundi Martinez LGTBI+ aktibista gazteak bere buruaz beste egin zuela, haur transexualen egoera modu latzean gizarteratuz. 2001eko urriaren 13an jaioa, Lersundi neska bezala bizi izan zen hamabost urtez, harik eta gurasoei mutila zela esateko adorea bildu zuen arte. Familiaren, lagunen eta irakasleen babesa izan zuen eta, bere borrokaren transzendentziaz jabetuz, aktibista bihurtu zen: ikastetxean formakuntza saioak bultzatu zituen eta, bere izaera lotsatia gaindituz, hainbat komunikabidetan agertzeko baietza eman zuen. Horraino, dena ezin hobeto. Zer arraio gertatu zen, orduan? Hori ulertzeko trans gazteen testuingurua ezagutu behar dugu. Kasu bakoitza desberdina da: batzuek tratamendu hormonala baino ez dute behar; beste batzuek ez (duten gorputzarekin ondo baitaude); beste kasu batzuetan kirurgia ere erabili beharra dago. Halere, Administrazioak orain arte denak zaku berean ezarri ditu; adibidez, nortasun agiriko izena aldatzeko tramiteak errazagoak dira, baina sexuaren aipamena aldatzeko hormona-tratamenduan gutxienez bi urtez egon izana eskatzen da. Horretara, trantsizioa ukatzen zaie edo bestela (osagile ulerkorra aurkituz gero) tranpak egitera bideratzen dituzte, adibidez, hormona tratamenduarekiko alergia faltsuak diagnostikatuz. Beste adibide bat: EAEn, trans gazteak gaixotzat hartzen dira (oraindik!), eta endokrino kontsultara ailegatzeko psikologia eta psikiatria kontsulta asko igaro behar dituzte. Administrazioan eta Osasun Sisteman aurkitutako trabotan dago Ekairen erabakiaren muina; zehatzago esanda, [...]

“Ez ibili lau ordu jarraian egoteko balio duen postura perfektuaren bila”

$
0
0
Bizimodu sedentarioa duten pertsona askoren kezka da eserita egoteko posturarena. Oier Gorosabel fisioterapeutarekin aritu gara, gure egunerotasunean erabilgarriak izan daitezkeen gakoen bila. Galdera: Ordu asko lan egin behar badugu, zein izaten da posturarik egokiena? Erantzuna: Eserita egoteko postura egoki teoriko bat badago ere, praktikan ikusten dugu postura hori ordu gehiegi mantendu ezkero, desegoki bihurtzen dela eta bizkarreko mina egingo zaigula. Hau da, ez ibili lau ordu jarraian egoteko balio duen postura perfektuaren bila, hori ez delako existitzen. Horren ordez, gakoa etenaldiak sarri egitea da, edo txandaka laneko posturaz aldatzea. G. Eserlekuak ba al du horretan eraginik? E. Eragina bai, jakina; baina ez eserleku saltzaileek erakutsi nahi duten beste. Esandako modura, 800 eurotako aulki bat eros dezakezu bulegorako, baina gero ez bazara handik mugitzen mina etorriko zaizu; eta, ostera, banketa ziztrin baten bihurri-bihurri eginda eserita ere, sarri mugitzen bazara, ez duzu inolako arazorik izango. G. Batzuek baloi handi batean esertzen dira. E. Horixe da. Zer gertatzen da baloi batean esertzen zarenean? Ezin zarela geldirik egon. Ezinbestean mugitu behar zara, batera eta bestera; horixe da koxka, hain zuzen ere. Zapatak ere badaude horrelakoak, zola biribildunak, derrigorrez mugitzera behartzen zaituztena. Ikusten duzun bezala, kontua postura bat luzaroan ez mantentzea da. Hitzarako, 2019ko zezeillan [...]

Komunian, indarra ala relaxa?

$
0
0
Gai eskatologikuen alaittasuna Bilbo Hiria radixoko Ibaizabal magaziñian. Ahotik sartzen dogunetik, ipurdiko zulotik kanpora doian arte, jatekuak egitten daben bidia ezagutu dogu, obramentua ondo kudeatzeko aholkuak emonda. Entzun hamen.

Emakumian arazuak

$
0
0
Emakumiak eta gizonak ez dira bardiñak; bere gorputzan ezaugarrixak dirala eta, badira abordaje berezittua eskatzen daben arazo motak. Hórrei buruz jardun dogu Bilbo Hiria radixoko Ibaizabal magaziñian. Hamen entzungai.

Haurdunen ziatika (artikulu analgesikoa)

$
0
0
Osasunaren gaia pazienteak bezain mugagabea da: kasu batek bestearen antza izan dezake, baina zure auzokoak “behin horrelako belauneko min bat” izan izanak ez du esan nahi zure belaunak arazo berbera duenik, ezta beraz hari emandako soluzioa (edo pronostiko txarra) zuretzat ere balekoa denik. Horrela, Izaro irakurleak haurdunaldiko ziatikei buruz idaztea proposatu zidanean, lehen unean gai hori jorratuta nuela pentsatu nuen: idatzi izan baitut bai haurdunaldiko arazoei buruz, bai ziatikei buruz ere. Baina bi bider pentsatuta, konturatu nintzen gai espezifiko honek (ziatika duten haurdunenak), berariazko artikulu baterako ematen zuela, bai horixe. Izan ere, haurdunen artean, ziatikarena izaten da kontsulta motibo nagusietako bat gurean. Bestalde, artikuluak beldurraren mekanismoak desaktibatzeko ere balioko digu, aurreiritzi desegokiak deuseztatuz. Duela gutxira arte, osagileen artean (ni neu barne) etsenplu desegokiak eman izan ditugu pazienteari bere arazoa azaltzerako orduan: esate baterako, sorbaldako kaltzifikazioa duen paziente batek, gure azalpen okerren ondorioz, hezur artean harri zorrotz bat zuela sinets zezakeen; bada, horren ondoriozko mugitzeko beldurrak, sendatze prozesua geldotuko zuen. Ziatika duen emakume haurdunaren kasuan ere, azalpen tremendista eta kezkagarriak ekidin behar ditugu; zehatzak ez izateaz gain, ez dute laguntzen. Has gaitezen Pernandoren egia batekin: haurdunaldia ez da gaixotasuna. Batzuetan, irakurtzen dugunarengatik, ematen baitu emakume haurdunak, berez, gaixo bezala tratatu behar [...]

Sonno io la morte

$
0
0
Bueno, ez dogu esango hiltzia gauza politta danik, baiña bai ezin jakola ezikusirik egin (“betigaztiendako” mezua). Horretara, hobe lau-bost gauza kontuan hartzia: batetik, etxian iñor hiltzen jakunerako; eta bestetik, norberari “hell’s bells” jotzen deskuenerako! Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magaziñian horri buruz jardun dogu.

Martxoak 8, greba feministarekin bat

$
0
0
Gure enpresan, aho batez, bixarko greba feministia babestia erabagi dogu. Osasuna eta askatasuna!

Dalovit

$
0
0
Ez da ohittura faltiangaittik izango, baiña paziente bat guztiz osatzen jakun bakotxian… 🙂
Viewing all 336 articles
Browse latest View live