Quantcast
Channel: Aixebe & Abante
Viewing all articles
Browse latest Browse all 336

Hotza ala beroa?

$
0
0
Goretti Aranburu lankide elorriarrak berriki argitaratu duenez, fisioterapeuten kontsultetan egiten diguten ohiko galderen artean ranking bat egin beharko bagenu, zalantza barik honako hau gorengo postuetan egon beharko litzateke: “Hau eta hau dut, zer jarri behar dut etxean, hotza ala beroa?”. Galdera sinplea, baina erantzun erraza zein korapilatsua izan dezakeena. Zein nahiago? Has gaitezen errazetik. Badakigu galdera hori egiten duen pertsonaren egoera ez dela larria; bestela, osagilearengana joko luke etxean autotratamendu hori egin beharrean. Bestalde, hemen asmatzea ez da inondik inora loteria bezain gaitza, erantzun zuzena asmatzeko aukera ez da-eta bat milioi baten kontra. Zuria edo beltza da, beroa edo hotza, A edo B; beraz, asmatzeko %50eko aukera dugu. Asko jota behin bakarrik egingo dugu huts, eta, kasu larria ez denez, ez zaigu ezer txarrik gertatuko. Beraz, beroak ez badizu mina kentzen, proba ezazu hotzarekin (edo alderantziz), eta kito. Ez duzu artikulu hau irakurtzen jarraitu beharrik. Gorputzaren barne funtzionamendua interesatzen bazaizu, berriz, agian jakingo duzu beroa edo hotza aukeratzeko gakoa odolaren zirkulazioa dela. Min hartu berritan (lehen bizpahiru egunetan, eskuarki) askotan gorputz atal hori handituta, gorrituta, berotuta izango dugu. Hori gorputzak ematen duen erantzun normala da: arteriak zabaltzen dira odol gehiago eta lesioa sendatzeko behar diren elementuak sar daitezen. Egoera horretan, [...]

Viewing all articles
Browse latest Browse all 336