Hona Goretti Aranburu lankideak emandako pistari jarraituta irakurritako beste artikulua: MICHAELSON, Peter. HOLMBERG, David. AASA, Björn. AASA, Ulrika Aasa. 2016. High load lifting exercise and low load motor control exercises as interventions for patients with mechanical low back pain: a randomized controlled trial with 24-month follow up. J Rehabil Med 48:456–463. https://www.ncbi.nlm.nih.gov/m/pubmed/27097785/ Fisioterapiatik bizitzen (saiatzen ari) naizen 24 urteetan zehar, joan etorriko moda asko ikusi ditut. Ez litzateke horrela izan beharko, baina horrela da: ebidentzian baino, modan (edo marketingean) oinarritzen dira ziklikoki lankide askoren artean zalaparta handiarekin sartzen diren hainbat teknika. Ni lanbide honetan hasi nintzenean, adibidez, kontsultan mikroonda aparatua ez bazenuen, ez zinen inor; kloretiloa ere gogoratzen dut, luzaketak egiterakoan ezinbestekoa omen zen; azkenaldian kinesiotapinga eta txupoiak nonahi ikusi ditugu, zorionez atzeraka dabiltzan ebidentziarik gabeko teknikak… Eta, esango nuke txurroak bezala saltzen ari den low load motor control ariketen “kit” horrekin ere horretatik zerbait dagoela. Entsegu honetan alderatzen diren teknikek, halere, ez dute horrelako “kit”-ik erabiltzen. Talde batekin high load lifting (HLL) ariketak egin ziren (dead lift motakoak), ahalmen maximoaren %80 inguruan; bestearekin, berriz low load motor control motakoak (LMC) batez ere eguneroko bizitzako mugimenduak bizkarraren posizio egokia zaintzean oinarritutakoak. Programa biak minaren pedagogia saioekin osatu ziren. Entseguaren ondorio [...]
↧